Beasaingo Fundiciones del Estanda
6 greba egun deitu dituzte, otsailaren 22an lehenengoa

Beasaingo (Gipuzkoa) Fundiciones del Estanda-ko langileek greba hasiko dute bihar, otsailaren 22an, ELAren laguntzarekin. Hitzarmen berria adosteko negoziazio mahaia blokeatuta izatea leporatzen diote zuzendaritzari, bai eta orain arte egindako lanuzteei jaramonik egin ez izana.
Langileen eskakizunen artean, besteak beste, hurrengoak daude: KPIa bermatzea, lizentzietan hobekuntzak eta lanaldi murrizketa.
Zuzendaritzak hitz egiteko duen interes eza ikusita, lanuzteetatik grebara pasatzea erabaki du plantillak. Eta egoera aldatu ezean, greba mugagabea egiteko prest daudela adierazi dute.
Hurrengoak dira oraingoz deitu dituzten greba egunak:
Otsailak 22, asteazkena
Martxoak 1, asteazkena
Martxoak 2, osteguna
Martxoak 7, asteartea
Martxoak 8, asteazkena
Martxoak 9, osteguna