71.000 langabetuk ez du langabezia saririk jasotzen

2017/10/03
Enplegu zerbitzu publikoak argitaratu dituen datuek aditzera eman dutenez, Hego Euskal Herrian 167.341 langabetu izan dira irailean . Azken hilabetean 1.820 langabetu gutxiago izan dira, eta urteko bilakaerak adierazten duen bezala, 19.708 pertsona gutxiago daude lanik gabe.

Langabezia maila onartezina da. 167.341 langabetu daude Hego Euskal Herrian, eta langabezia-tasa %12,6koa da, 28-EBeko bataz bestekoa (%7,6) baino 5 puntu altuagoa. Soilik Espainiar Estatuak eta Greziak dute langabezia-tasa altuagoa.

Langabetuen %57 emakumeak dira (95.434), langabezian emakumeak gero eta gehiago direla erakusten du datu honek, duela urte bat % 55,6 izan ziren (1,4 puntu gutxiago).

Langabetuen egoera gero eta okerragoa da. Abuztuan langabezian zeuden pertsonen %57,5ak ez zuen inolako langabezia saririk jaso, eta kotizaziopeko prestazioa jaso zutenak % 27,2a besterik ez dira izan.

Prekarietatea hazten ari da. Gero eta baldintza okerragoak jasan behar dituzte kontratu berriak dituztenek: 2017an egin diren kontratu guztien % 92,3a aldi baterakoa izan da.