77 eguneko grebaren ostean, Irungo garbitzaileek soldaten parekatea lortu dute

2006/04/06

Irungo garbitzaileen grebari amaiera eman zitzaion joan zen asteazken arratsaldean, apirilak 4, ia hiru hilabetetako grebaren ostean. Aurreakordioak grebalarien soldatak bigarren hezkuntzako garbitzaileak dituztenekin parekatzea posible egingo du. Une honetan lehenengo eta bigarren hezkuntzako garbitzaileen soldaten aldea %ko 35koa da.

Aurreakordioa 2009. urtera bitartean izango da indarrean eta soldaten parekatzearekin batera, behinbehineko langileentzako lan poltsa bat eta gaixoaldietan soldata osorik eskuratu ahal izatea jasotzen ditu, besteak beste. ELAren iritziz aurreakordioak garrantzi aparta du, bereziki, Irungo udaletxeak greba honen aurrean agertu duen jarrera erasokorra kontutan izanik.

<