PREST

8 eguneko greba egin ondoren enpresak atzera bota du ERTEa

2023/12/18
ELAk hasieratik uko egin zion ERTEari eta enpresak aurkeztutako arrazoiei. Horregatik, ELAko atal sindikalak langileen asanbladari greba proposatu zion enpresak ERTEa atzera bota arte.

Joan den azaroan, PREST enpresak langile guztiei eragiten zien inolako arrazoirik gabeko ERTEa ezarri zuen.

Joan den ostiralean, eta zortzi eguneko greba ondoren, enpresak greba batzordeari jakinarazi zion ERTEa erretiratu behar zuela.

ELA sindikatuak langileek azken aste hauetan egindako borroka nabarmendu nahi du. Jakin badakigu, halaber, zer arazo dauden enpresa honetan, eta “ezgaitasuna duten pertsonei laguntzeko zentro eta zerbitzuen” sektoreko langileen ezegonkortasuna ere bai.

Horregatik, borroka eta mobilizazioak beharrezkoak izaten jarraitzen dute prekarietatea amaitu arte eta hitzarmen duina lortu arte.