95.700 lanpostu galdu dira urtebetean

2009/11/17
Egoeraren Azterketaren ale berria aurkeztu du ELAk. Bertan jasotzen denez, azken urtebetean langabeziak %7,4 egin du gora Hego Euskal Herrian.

Adolfo Muñozek, Txiki, adierazi du lan erreformaz mintzo denean patronalaren helburu nagusia ez dela kaleratzearen merkatzea, lan merkatuaren desregulazioa baino. Muñozen aburuz, kaleratzearen merkatzea aitzakia besterik ez da, beste helburu garrantzizkoagoak lortzeko.

Era honetan gogoratu du kaleratzen diren langileen %93 behin-behineko kontratuak dituztela eta, beraz, kalte-ordain txikiak dituztela. "Lanera bueltatzen direnak ere aurretik zituzten baino baldintza kaxkarragoekin egiten dute", salatu du.

 

Egoeraren Azterketa 114