Abadiñon langile bat hil da lan istripu batean

2012/11/13
ELAk salatu duenez, Abadiñon (Bizkaia) langile bat hil da gaur goizean, lan istripuz. Lan istripua 08:45ean gertatu da, Talleres Unamunzaga enpresan.Estanpagailu batek buruan eta bularraldean jo du langilea, eta bertan zendu da. ELA eta LAB sindikatuek elkarretaratzea deitu dute datorren ostegunerako eguerdiko 12,30etan istripua salatzeko.

Bestalde, beste langile bat hil da gaur goizean bere lanpostura zihoanean. Gizona oinezkoen pasabide batetik errepidea igarotzen ari zela jo du kamioiak, eta bertan zendu da.

Guztira 45 langile hil dira aurten lan istripuen ondorioz Hego Euskal Herrian.