Abenduak 18, Etorkinen Nazioarteko Eguna

2007/12/18
Abenduaren 18a Etorkinen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta ELAk hainbat ekitaldi prestatu ditu. Horrela, goizeko 10:15tan hitzaldi bat egin da Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Bertan SOS Arrazakeria erakundeko kide Agustin Unzurrunzagak eta ELAko idazkari nagusi Jose Elorrietak hartu dute parte. Ekitaldiaren ostean kontzentrazioa egin da Bizkaiko Lan Ordezkaritzaren aurrean, Gran Via 50ean.

Ehunka lagunek hartu dute parte kontzentrazioan;  Calabaza Grande perkusio taldeak animatu du kontzentrazioa.

Bestalde, webgune honen Iritzia sailean Etorkinen Nazioarteko Eguna dela eta ELAren inmigrazio arduradun Emerita Cuellarrek prestatu duen artikulua irakurri daiteke.