Abenduak 29, euskal presoen aldeko kontzentrazioak

2006/12/29
Abenduaren 29a hileko eta urteko azken ostirala izango da. Hori dela eta, Etxerat-ek antolatuta, euskal presoen euskal herritaratzea eskatzeko kontzentrazioak egingo dira Euskal Herriko hiri eta herrietan. ELAk bat egiten du deialdiekin, eta bertan parte hartzeko deia luzatzen die ELAko militante eta gizarte osoari.

ELArentzat ezinbestekoa da herritarren mobilizazioa euskal presoen eskubideen aldeko borrokan.