Abenduak 9 - Denak Pariserat DOHAINTZA DEIALDIA

Apirilaren 8ko gainerakoak eta Luhusoan, irailaren 30ean artistek antolaturiko Bakearen aldeko 12 orenen etekinak, txapen eta sostengu bonuen saltzeak finantzamendu hori laguntzen dute.
Baina, oraino falta zaizkigu 23 000 euro mobilizazio eta sentsibilizazio kanpaina gauzatzeko aurreikusia den aitzinkontuaren orekatzeko eta azaroaren 16an hasiko den Presondegien Itzuliaren eta abenduaren 9an Parisen iraganen den elkarretaratzearen antolakuntza gastuei aurre egiteko.
Berriz ere zuen eskuzabaltasunari dei egiten diogu.
Bakegileak lagun itzazue ezohiko mobilizazio horiek sustengatuz, bakearen alde eta presoen eskubideen alde, dohaintza bat eginez ondoko webgunean:
http://artisansdelapaix.eus/eu/dohaintza-deialdia/
Ekarpen bakoitza, den mendrenekoa ere, garrantzitsua da.
Zuen emaitzak luzatzen ahal dituzue esku diruz Bakegileen mandatua duten ordezkariei; txekez «Hitzak» hartzedunaren izenean, ondoko helbidean: Hitzak, 20, Cordeliers karrika 64 100 Baiona.
Denak izan gaitezen bakegile !
Aitzinetik, milesker !