Abenduaren 10ean eta 11n, greba Gipuzkoako zahar egoitzetan

2020/11/30
ELAk beste bi greba egun deitu ditu abenduaren 10ean eta 11n Gipuzkoako egoitzetan, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzen saiatzeko; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta sektoreko patronalek hamar urte daramatzate blokeatuta. Horiekin, 246 greba egun egin dira azken bi urteetan hitzarmen duin baten alde.

Era berean, ELAk salatu du sektoreko langileek jasaten duten egoera, enpresen eta Aldundiaren jarrera antinnegoziatzailearen ondorioz, larriagotu egin dela Coviden bolada berriaren ondorioz. Sindikatuak azpimarratu du langileek beldurrez lan egingo dutela, eta arriskuan jarriko dituztela beren osasuna, familiena eta egoiliarrena; izan ere, Aldundiak ez ditu behar adina tresna jarri egoitza askotan bizi den egoera latzari erantzuteko, ez langileei dagokienez, ez segurtasun-neurriei dagokienez.

Ildo horretan, sindikatuak nabarmendu du Aldundiak langileen aldarrikapenak onartu izan balitu egoera hobea izango litzatekeela, eta, aldi berean, kritikatu egin du Aldundiak sektorean plan bat martxan jarri nahi izatea Covid-i erantzuteko, hitzarmenari inolako aipamenik egin gabe.
"Premiazkoa da hitzarmena berritzea, lan baldintzak hobetuz, lan kargak jaitsiz eta ratioak hobetuz. Ezinbestekoa da hitzarmena berritzea, gure adinekoei kalitatezko arreta emateko eta langileek merezi dituzten lan-baldintzak izan ditzaten ", azpimarratu du ELAk.