Abenduaren 17an Nafarroako Osasungintza alorrean lanuztea izango da

2012/12/05
Osasunbiden 6 orduko lanuztea (12.00ak eta 18.00ak bitartean) eta Lehen Mailako Arretan erabateko greba egiteko deia egiten dute ELA eta LAB sindikatuek. Lanuztea izango da. Horrez gain, egun berean,

 

Deialdi hori egiteko arrazoiak honokoak dira:

1. Enpleguaren etengabeko suntsiketa. 2012 urtea amaitzen denerako 1.000 lagun gutxiago izango da gure artean lanean. Datorren urteko aurrekontu proiektuari eta jubilazioak ez betetzeko politikei erreparatzen badiegu, 2013an ildo beretik jarraituko dugu eta murrizketak izango dira maila eta arlo guztietan. Esaterako:

- 2013an sukaldeak itxiko dira eta 160 lagun kalera joango dira.

- Laborategien bateratze-pribatizazioaren ondorioz 40-50 kaleratze izango direla iragarri digute.

-Ospital Psikiatrikoan pabilioi bat itxi dute eta 40 lagun kaleratu dituzte.

-Lehen Mailako eta Etengabeko Arretaren sasi erreformak beste 60 kaleratze eragingo ditu.

Beraz, ez badugu guztion artean saihesten, 2013ko urtarriletik martxora bitartean Osasunbideko 250 lagun baino gehiago lanik gabe utziko dituzte.

2. Lehen Mailako eta Etengabeko Arretaren sasi erreformak 60 lanpostu bertan behera geratzea suposatzen du. Horrez gain, honoko neurriak ekarriko ditu: ohiko lanorduetan lan egiten duten langileei zaintza bereziak egitera behartzea, langileen nahia kontuan izan gabeko leku-aldatzeak, egungo lanpostuaren segurtasun falta, Lehen Mailako Arretan goizez lan egiten dutenei arratsaldeko moduloak egitera behartzea, hainbat kasutan eriei arreta ematen hamar ordu segidan egon behar izatea....

Lehen Mailako Arretan egingo den egun osoko lanuztea ez da soilik sendagile eta erizainen protesta bat; euren enpleguaren eta kalitatezko zerbitzuak ematearen defentsan greba egingo duten langileena da. Gogorarazi beharra dugu Landaguneetako Larrialdietako Zerbitzuak (SUR) bertan behera utzi dituztela eta, egun, Nafarroako hainbat gunek babes hori ez dutela etengabean ziurtatua. Nafarroako Gobernuaren jarrera arduragabe horrek aurreikus ezin daitezkeen ondorioak eragin ditzazke.

Horretaz guztiaz gain, itxaron-zerrendak handitu egin dira eta arreta hartzeko zain egon beharreko denbora eskandaluskoa izaten ari da. Hori ez da gertatzen langileek lan gutxiago egiten dutelako, gero eta langile gutxiago dagoelako baizik.

3. Inolako arrazoirik gabe, hainbat baliabide osasungintza pribatuaren eskuetan uzten ari dira, Ubarmineko klinika bere ahalmen logistiko guztiaren %40 baliatzen duen bitartean. Gainera, foru Gobernua Osasunbidea zatika pribatizatzen ari da: garbiketa orokorra, arropa-garbiketa, erresonantzia magnetikoa, analisi klinikoak. Nabarmendu beharra dugu ospitaleetako sukaldeen eta laborategien pribatizazioa. Azken hori Abott enpresarekin eginiko bateratzearen aitzakipean gertatu da. Prozesu hori guztia orain arte laborategi publikoek egin duten lanaren pribatizazio ezkutua besterik ez da izan. Horrek guztiak, jakina, enplegu publikoaren suntsitzea dakar baina badu beste ondorio kezkagarri bat: berez Osasunbideak berak merkeago egin ditzazkeen hainbat zerbitzu garestiago ordainduko ditu kanpora eskatuta eta horrek kostuak gero eta handiago izatea ekarriko du. Adibidez, xixku ebakuntzak 1.300 euro balio ditu Osasunbidean eta 2.500 euro CUNen. Diferentzia hori gure poltsikotik ordainduko dugu, erakunde pribatu baten onurarako.

Inorz ez badie oztoporik jartzen, osasungintzan dirua irabaztea suposa dezakeen edozer gauza pribatizatu egingo da, jarduera defizitarioak osasungintza publikoaren ardurapean utziaz. Nafarroako Gobernuak Osasunbidea ez-eraginkorra izatea nahi du eta euren alboko eta ondoren hurbilekoenei zatika saltzea.

4. 2012an langile bakoitzak ordu gehiago egin ditu lan eta horrek kaleratzeak eragin ditu. Egunero 10 ordu segidan lan egin beharra ezarri da (arratsaldeko moduluetan) eta lan-taldeak gainezka ibili dira. Legez kanpo dauden lanorduak ezarri dira eta antolakuntzan anabasa eragin da, bereziki Ospitale-Konplexuan (goizez lan egiten duten lagunek zazpi ordutegi desberdin izan dituzte).

5. Urteko soldatan %7ko murrizketa izan da, urte amaierako aparteko paga kendu eta gero. 2013ko aurrekontu proiektuan UPNren Gobernuak murrizketa gehiago egiteko asmoa agertu du. Aldiz, goi-kargu eta postu politikoeen baliabide ekonomikoak handiagoak izango dira.

Gure ustez, zentzugabekeria honen guztiaren atzean UPNren Gobernuaren asmo zitala dago. Bere nahia kapital pribatuari negozio bideak irekitzea da, nafar guztion artean eraikitzen dugun osasungintza publikoaren bizkarretik. 

Gure proposamena: 

1. Pribatizazio prozesu guztiak bertan behera uztea.

2. 1.592 orduko lanaldi orokorrera bueltatzea eta arratsaldeetako moduluak desagerraraztea.

3. Kendu nahi diguten soldataren 7 % hori kobratzea.

4. Lehen Mailako eta Etengabeko Arreta Planaren erreforma bere horretan uztea, eta 2008ko martxoan sindikiatuekin lortu ziren akordioei eustea.

5. Ordu extra guztiak (zaintzak, gizalanak, etab) ezabatzea. 2012ko urtarrila eta iraila bitartean 3 miloi euro xahutu dira horretan. Beraz, egun osoan eman beharreko zerbitzuak langileen ohiko lanorduekin betetzea exijitzen dugu.

6. Osasunbidean dauden baliabide mota guztien kudeaketa eraginkorra izatea eta aipatu kudeaketa horren lehentasuna hiritarren interesak babestea izan dadila eta ez presio talde (eraikuntza eta zerbitzu enpresak, bankuak, farmazeutikak, mutualitateak, osasungintza enpresa pribatuak) jakin batzuen interesa lehenestea. 

7. Osasunbideko langileen eskariei so ez bazaie egiten, erakunde horretako talde kudeatzailearen (kontseilaria, zuzendari kudeatzailea, Lehen Mailako Arretaren eta Ospitale-Konplexuaren zuzendaria) dimisioa eskatzen dugu.

Abenduaren 17an Osasunbideko langile-taldeak kaleratzeei, murrizketei eta Marta Verak burutzen duen kudeaketa okerrari STOP esango dio.

Bianako Printzea kalean dagoen Kontsulta Gunean elkarretaratzea egingo du, 12etatik 13etara eta ondoren manifestazioa egingo dugu, toki horretatik bertatik hasi eta Osasunbidearen Zerbitzu Nagusietaraino (Irunlarrea kalea).

Lehen Mailako Arretaren kasuan osasun-zentro bakoitzaren aurrealdean egingo dira kontzentrazioak eta ondoren denok bat egingo dugu 13.00etako manifestazioan.