Aberastasuna banatzearen aldeko kanpaina eskualdeetara iritsi da

2009/03/11
Ehundaka pertsonek hartu dute parte gaur Gasteizen enpleguaren aldeko manifestazioan. Bertan izan da, Adolfo Muñoz, idazkari nagusia.

Bere esanetan, bizitzen ari garen marriatze prozesu honetan, politikari zein enpresa buruek betiko neurriak proposatzen dituzte krisi egoera honetatik irteteko. Muñozek, ELA kalean izango dela datozen asteotan ere eta erantzuna enpresaburu eta gobernuen erasoen neurrikoa izango dela, aurreratu du.

Tolosako manifestazioa izan da aste honetan egingo den lehena. Atzo Tolosan egin zen ekitaldia eta atozen egunotan, Laudio, Bilbo eta Donostiak hartuko dute lekukoa “Aberastasuna banatu”lemapean ELAk prestatu duen kanpainan.