Aberri Eguna 2018

2018/03/26
Aurtengo Aberri Egunaren harira, ELAk borroka sindikal eta sozialen balioa goraipatu nahi ditu nazio burujabe eta euskaldunaren eraikuntzan. Ildo beretik, ezinbestekotzat jotzen du prozesuaren erdigunean genero-ekitatea eta pertsona guztientzako eskubide guztien aitortza egotea. Bada halako borrokak iraungi direla esaten duenik, edota aurrera egiteko oztopotzat jotzen dituztenak ere. ELAk argi dauka sindikalgintza erresistentziarako funtsezko tresna dela, baita demokratizaziorako eta justiziarako faktorea ere.

Azken urtean hainbat borroka gidatu izan dugu –eta gehienak arrakastaz amaitu dira–; bada, borroka haiei enpresek eta gobernuek nolako grinaz aurre egin dieten ikusteak gure iritzia indartu besterik ez du egiten: sindikalismoa oraindik ere tresna erabilgarria da nazio eta klase ikuspegitik kaltegarria zaigun sistema ekonomiko eta sozialari aurre egiteko.

Irakurri 2018ko Aberri Eguneko Adierazpena