Aberri Eguna: 90 urteko konpromiso militantea

2022/04/13
Aurten Aberri Egunaren 90. urteurrena izango da. 90 urte igaro dira 1932ko martxoaren 27an lehen aldiz ospatu zenetik. Urte hartan mugimendu abertzaleak erakutsi zuen bazuela gizartean eta politikan eragiteko gaitasun handia. Izan ere, 60.000 lagun inguruk parte hartu zuten orduko Bilboko manifestazioan, garai hartako kronikek jaso zuten bezala, “denek bat eginda”. Egun batzuk beranduago, ELAko Esteban Urkiaga `Lauaxeta´poeta, kazetari eta propagandistak (bost urte beranduago frankistek fusilatu zuten) hala zioen Euzkadi egunkarian: “orain ez daukagu beldurrik... Itzartu gara eta aurrera goaz”. Egun ere, ziurgabetasuna nagusi den garaiotan, egokia da esaldia hori.

Gauzak horrela, Euskal Herria geure balio sindikalen bueltan eraikitzen jarraitzeko konpromiso militantea berresteko aukera ematen digu Aberri Egunak. Hori dela eta, ELAk Aberri Egunean parte hartzeko deia egin zuen Altsasun, apirilaren 8an, egindako Nazio Kontseiluan. Bide beretik, sindikatuko zenbait kidek apirilaren 16an, Urruñako udaletxean egingo den ekitaldian parte hartuko dute.

Hona hemen Aberri Eguna dela-eta ELAren Nazio Batzordeak egindako adierazpena