Abuztuan EAEko ospitaleetan oheak murriztuko dituzte

2012/07/26
ELAk berriro salatu du Osakidetzaren sareko ospitaleetan gaixoak sartzeko oheak falta direla. Hainbat erietxetan, ohi baino %22 gutxiago izango dira erabilgarri dauden oheak.

 

Osakidetzak guztira 3.600 bat ohe ditu EAE guztian, eta uda sasoirako hainbat kentzen ditu, ebakuntzak eta kontsultak gutxitu eta obrak egiten direla argudiatuta. Ospitale batzutan gaixoak sartzeko oheak kentzen dituzte, eta aldi berean zentro horietako larrialdi zerbitzuetan pazienteak sartzeko boxeak eta itxaronaldien iraupena bikoiztu egiten dira, oheren bat libre geratzen den arte.

Zenbait datu esanguratsu aipatzearren, abuztuan Gasteizko Santiago ospitalean 107 ohe gutxiago izango da; Txagorritxun, 86; Donostia ospitalean, 205; Basurtun, 168; Gurutzetan, 75; Galdakaon, 108, eta Gorlizen 36... Ohe eskasia honek eragin kaltegarria du bai langileengan, bai gaixo eta hauen senideengan.