Abuztuaren 28an, kontzentrazioa Zaldibarreko istripua argitzeko aldarrikatuz

2020/08/26
Elkarretaratzea Markinako udal plazan izango da (12etan), bi langileen desagerpenaren sei hilabete bete direnean

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltranen desagerpenaren sei hilabete bete dira, eta Zaldibarren gertatukoa argitzeko aldarriarekin kontzentrazioa deitzen da abuztuaren 28rako, ostiral honetan hain zuzen ere. Elkarretaratzea Markinako udal plazan izango da, goizeko 12etan.