Gipuzkoako metaleko negoziazio mahaiaren lehen bilera

2009/12/04
Metalaren Gipuzkoako Hitzarmena negoziatzeko mahaia aduaren 4an eratu da Lan Harremanetarako Kontseiluak Donostian duen egoitzan. Mahai horretan egon ahal izateko, ordezkaritza sindikalaren %10 eduki behar da.

UGTk Gipuzkoako Metalean ordezkaritzaren %5’95 baino ez badu ere, mahaikide izatea lortu du. Eta horrela, Gipuzkoako metal-enpresetan egindako hauteskundeetan lortu ez duena beste bide batetik lortu du.

LABek eta CC.OO.ek ontzat eman dute Estatu-mailako UGTren ordezkaritza-ehunekoa, Gipuzkoako Metalaren Hitzarmena negoziatzeko mahaian parte hartzeko. Baina horrela, iruzurra egin diete Gipuzkoako langileei, eta Lan Harremanetarako Euskal Esparrua lortzeko bidean atzera egin dugu. ELA ez dago ados Negoziazio Mahaiaren osaera horrekin, eta hala adierazi dugu, eraketa-aktan jasota gera dadin.

ADEGI-k, ELA sindikatua hauteskunde sindikalak lortuko ordezkapena gutxietsiz, gainerako sindikatuen konplizitatea bilatu nahi izan du ELA sindikatua negoziazio mahaitik kanporatze aldera.

Hurrengo bilera datorren urtarrilaren 12an ospatuko da.