Adegik ez du negoziatu nahi
2012/12/27
Gipuzkoako patronala ez da agertu gaurko deituta zegoen metaleko mahai negoziatzailearen bilerara. ELAren iritziz, Adegi lan erreformaz baliatu nahi da Gipuzkoa metalgintzako langileek soldata eta lan baldintzak murrizteko.
ELAren aburuz Adegik, lan-erreformaren murrizketen babespean, eraso eta eraispeneko jokabidea agertu du eta duela egun batzuk UGT eta CCOO sindikatuek Madrilen sinatutako estatuko lan hitzarmenak asmo hau sendotu du.
ELA sindikatuak, betiko legez, Negoziazio Mahaian Gipuzkoako metalgintzako beharginon lan baldintzetan aurrerapausoak defendatuko ditu, egungo testuinguru sozioekonomikoan lan baldintza duinak defendatzea inoiz baino garrantzitsuagoa jotzen baitu. Modu berean, negoziaketak enpresatara ere eramateko asmoa agertu du. Izan ere, lan erreformaren ondoren enpresa baita egungo lan-baldintzak erabat lotu ahal izateko eremu bakarra eta lan-erreformaren aplikazioa eragotzi ditzakeena.