ADEGIk sindikatuen plataformak negoziatu nahi ez dituela salatzen dute ELA eta LABek
Sindikatuek, behin eta berriro, exijitu zioten alde bion arteko akordioetatik enpresek aplikatzen duten deskuelgearen ondoren hartu beharreko neurriak adosteko proposamen sindikalak baloratzen hastea. Berriro ere, gure proposamenak ezezkoa jaso zuen.
ADEGI, negoziazioaren blokeoa ekar dezaken jarrera oztopatzailea mantentzen ari da. Bere interesei begira bakarrik ari da. Ez du onartu nahi gaur egungo sektoreko egoerak —merkatuaren gora-beherak, produkzio egoera txarra …— enpresetan aplikatu beharreko neurri oro adostera behartzen gaituela sektoreko enpresen bideragarritasuna bermatu nahi bada.
ADEGI sektoreko negoziazioa arrisku interesatu batera darama. Egoera honen aurrean ELA eta LAB sindikatuek enpresetako langilei gure balorazioa helaraziko diegu eta hemendik aurrera mobilizazioak egitea baloratuko dugu.