Enpresarien arduragabekeria salatu dute papergintza alorreko sindikatuek

2015/12/04
Enpresarien arduragabekeria salatu dute papergintza alorreko sindikatuek
Gipuzkoako papergintzako bosgarren greba eguna dugu gaur. Greba erabatekoa izaten jarraitzen du. Enpresak geldirik jarraitzen dute. Zikuñaga enpresak, izendatzeko oinarrizko prozedurari uko eginez, greba egunerako beharrezkoak diren matenimendu eta segurtasuneko zerbitzuak arriskuan jarri dituela salatu dute sindikatuek.

ELA, LAB, CCOO eta UGTren prentsa oharra:

Gure arrazoiak gogoratuko ditugu:

  • Soldata igoera duin batengatik borroka. Adegik eskaini zuen %0,5 igoera eskasa ez da gure erreferentzia.

  • Aplikatzeari utzi ezinezko hitzarmena lortzea.Zailtasunak eduki izan ditzaken enpresa bakoitzeko arazo konkretuak negoziatzeko prest geunden eta gaude.Hau bai.Karta berdinekin. Enpresek akordioetara iristeko obligaziorik ez dutenean, negoziaketak zentzua galtzen du.

  • Alderdi batek bakarrik erabaki eta kentzerik ez izateko Non stop akordioak edukitzea.Legeak 15 egunetan kentzea ahalbidetzen ditu, enpresa etekin gutxiago izateko aurre ikuspenekin bakarrik.15egun, urteetan lortu duguna ezabatzeko.

Azken finean.Gure enpresetako ateetatik kanpo uztea lan erreformak. Laburbildurik. Negoziazio kolektiboa izateko benetako eskubidea edukitzea.

Zergatik daramatzagu bost egun greban horren oinarrizko diren errebindikazioen aurrean?.Sinplea da. Enpresek ez dute aplikatzen den hitzarmena eduki nahi.Bere asmoa gero aplikatuko ez duten zerbait sinatzea da.

Enpresarioen arduragabekeria izugarria da. Greban zergatik gauden ez dakiten enpresako kargu gorena duten arduradunekin aurkitzen ari gera. Adegik hauen informazio ezarekin jokatzen du.

Hemendik zera diegu. Benetako informazioa nahi ba dute, banan bana esplikatzeko prest gaude.

Bien bitartean Adegi gure borroka kriminalizatzeko saiakeran ari da.Astelehen honetan beraien legez kanpoko greba salaketari buruzko kontziliazio ekitaldia izan genuen. Sindikatuen aldeko negoziaketa mahiaren partaide guztiak izan ginen bertan.Enpresarioen aldetik ez zen inor azaldu, abokatu bat soilik.Bilerek ezeztatzen dituzte.Deituta zeudenak bertan bera uzten dituzte. Ez dute negoziatu nahi!

Gu despistatzen eta desmoralizatzen saiatu dira.Enpresek beraiei egiten ari garen mina txikia dela helarazten saiatu dira. Bitxia da era berean, enpresa bakoitzak nor berarena dela, greba honen kalteturik handiena dioten komunikatuak ateratzea.

Ez dute lortu. Plantiletako erantzuna grebaren segimendu guztiz osokoa da. Estrategia aldatzeko gonbitea luzatzen diegu.Egoera hau desblokeatzeko giltza enpresek daukate. Beraien txanda da.

Gaur Hernanin gaude adibide bezala Zikuñaga hartzeko. Enpresa honek, izendatzeko oinarrizko prozedurari uko eginez, grebarako matenimendu eta segurtasuneko zerbitzuak arriskuan jarri ditu.Arduragabeak eta eskasak direla bistan geratu da.

Borrokak jarraitu egingo du. Enpresarioen jarrerak horretara behartzen gaitu.Bihar nahi eta naiez seigarrengo greba eguna beteko da.Jarraitzeko prest gaude, dudarik ez dezatela izan.