Administrari laguntzailea: Erreklamazio-eredua, hautagai onartuen zerrenda dela-eta

2009/06/25
Afiliatuei jakinarazten zaie administrazio-laguntzaileentzako erreklamazio-eredua dutela eskueran konfederazio-lokaletan eta atal sindikaletan, erreklamazioa egin nahi izanez gero hurrengo erabaki honen aurka: Oposizio-aldia gainditu dutenak, puntuazio-hurrenkeran, dakartzan zerrenda Osakidetzaren web-orrialdean argitaratzeko agintzen duen Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 15eko 922/2009 Erabakiaren aurka.

Erreklamazio-epea 10 egun baliodunekoa da, ekainaren 23tik uztailaren 3ra, biak barne, hautagai onartuen zerrenda Osakidetzaren web-orrialdean argitaratu den egunaren biharamunetik hasita. Erreklamatzekotan, Giza Baliabideen zuzendariari zuzendutako idazki bidez egin behar da.