Administrazio lokaleko langileen hitzarmena adosteko bilera ostiralera atzeratu du Eudelek

2005/12/14

Administrazio lokaleko langileen hitzarmena adosteko bilera abenduaren 16ra atzeratu du Eudelek. Bilera, berez, abenduaren 13an egitekoa zen. Bileraren aurretik EUDELek sindikatuei eskaintza bat egin zien, baina, ELAren ustez, eskaintza horrek ez ditu asetzen sindikatu honek mahai gainean jarri dituen eskaerak. Atzerapena EUDELek bere jarrera aldatu eta aldarrikapenak onartzeko balio dezan espero du ELAk.