Administrazio publikoko ehundaka langilek murrizketak salatu dituzte

2015/10/30
Administrazio publikoko ehundaka langilek murrizketak salatu dituzte
Eusko Jaurlaritzari murrizketak atzera botatzea eta negoziazio erreal bati hasiera ematea exijitu diote, atzo legebiltzarrak emandako agindua lehenbaitlehen betez. Elkarretaratzeak ELA, LAB eta UGT sindikatuek deitu dituzte eta hamaika lan zentrutan egin dira.

Gaur Euskal Erkidego autonomoko Administrazio orokorreko ehundaka langilek elkarretaratzeak egin diztutze Eusko Jaurlaritzako 20 lan zentru baiño gehiagotan beraien lan baldintzetan jasaten ari diren  murrizketak atzera bota eta negoziazio erreal bati hasiera emateko exigitzeko Eusko Jaurlaritzari.

            Eusko Jaurlaritza da, Euskal instituzioen artean, murrizketa politika erradikalena aplikatzen dabilen Euskal instituzioa egun, Madrilgo Gobernua bera ere “eskuzabalago” dabilelarik azken aldian (2012ko aparteko ordainsaria osotasunean itzuliko du, aintzinatasunagatiko egunak itzuliko ditu).

            Administrazio orokorreko langileek zerbitzu publiko on bat eskeini nahi dute, Euskal Gizarteak ahalik eta zerbitzu publiko onenak merezi dituztelako. Zerbitzu publikoak gizarteak behar beharrezko dituen tresnak dira injustizia soziala baztertzeko eta eskubide unibertsalak bermatzeko; eta horretarako ezinbestekoa da lan karga egokiak izatea, lanpostuetan egonkortasuna izatea, gaixotuz gero ordezaktuak izatea...)

            Eusko Jaurlaritzak dirurik ez dagola dio kalitatezko Zerbitzu publikoetara bideratzeko  baiña esaten ez duena da biltzen den dirua zertara bideratzen den eta diru gehiago biltzeko aukerari uko egin diola nahita: Eusko jaurlaritzak lehentasuna Madrilen adosturiko defizit-muga gordetzeari eta zorra ordaintzeari ematen dio, gainera zerga-

                  Hau guztiagatik administrazio orokorreko langileok Eusko Jaurlaritzari exijitu  diogu atzo Eusko Lege biltzarrean onartutako agindua betez, 2012ko aparteko ordainsari osoa zein gaiñerako murrizketa guztiak atzera bota ditzala eta behin bere langileekin sinatuta dituen akordioak betetzen dituenean, negoziazio prozesu erreal bati hasiera eman diezaiola berehala autonomako mahai sektoriala deituz.