Nafarroako Administrazioek langile publikoei aparteko ordainsariaren ordezko osagarria ordaindu behar diete, ELAk aldarrikatzen duen bezala
Zentzu honetan, Nafarroako tokian tokiko erakundeak, administrazioak eta publikoak diren enpresen arduradunak behartuta daude osagarri hau ordaintzeko. Egin ezean, ez betetze gehiago bat gehituko liokete abenduko ordainsaria ez ordaindu izanari (jakina denez, ordainsari hori bertan behera uzteko legerik ez dago). Beste aldetik, ELAk salatzen du Barcinaren Gobernuak gauzatutako ondorengo iruzur hutsa: legea NAOn argitaratzea nahita atzeratu du, legeak dioena ez aplikatzeko saiakera trakets batean. Iruzur hori are ageriagoan geratu da abenduaren 20an Legebiltzarrak onartutako arau guztiak 2012 bukatu aurretik NAOn argitaratu zirelako, osagarri hau izan ezik. ELAren ustez, oso larria den ekintza da, eta Nafarroako Gobernuak publikoki azaldu beharko luke.
Dena dela, ELAk abenduko ordainsara ordaindu ez izanagtik erreklamazioak aurkezten segitzen du. Oraindik ere, langile publikoek eros ahalmen galduagatik (2012ko urteko soldataren %7) osagarri berri hori jasotzeko eskubide osoa daukate.