Adolfo Muñoz "Txiki": "Pozgarria da emakumeek eta pentsiodunek kaleak bete dituztela ikustea"

2018/04/10
Onda Vascan eginiko elkarrizketan, ELAko idazkari nagusi Txiki Muñozek baieztatu du “txalotzekoa dela emakume eta pentsiodunek kaleak betetzen ikustea”. Gehitu duenez, kolektibo hauek ohartu dira hazkunde ekonomikoa asmakizun hutsa dela. Gaurkotasunari jarraiki, Productos Tubularesen egoera ere izan du hizpide. Muñozek mobilizaziorako deia egin du, enpresak bere proposamena atzera bota dezan. Izan ere, eta Muñozek gogorarazi duenez, enpresaren proposamenak 157 langileren kaleratzea eta fabrika ixtea barne biltzen du. Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa exijitu du ELAk.