AEGAk patronalak negoziazioa blokeatu duela salatu dute ELAk, LABek eta UGTk
ELA, LAB eta UGT sindikatuek ordezkaritzaren % 70,27 dute, eta AEGA patronalaren jarrera salatu dute. Hitzarmena urte eta erdi baino gehiago negoziatu ondoren, AEGA negoziazioa blokeatzen ari da. Gipuzkoako gasolindegietan lan egiten duten pertsonen lan-baldintzak duintzeko akordio bat lortzea eragotziz.
AEGAk ez du kontuan hartzen sektorean dagoen prekarietatea, ez die plus espezifikorik ordaindu nahi igandeetan eta Gabonetako egun berezietan lan egiten duten pertsonei, eta uko egiten dio lizentziak hobetzeari, familia eta lana hobeto uztartzeko.
ELAk, LABek eta UGTk lan-baldintzak hobetzeko borroka egitea erabaki dugu. AEGAri eskatzen diogu hitzarmena berritzeko proposamen bat helanaztea negoziazio-mahaiari, honako hauei erantzuteko:
• Sektorean lan egiten duten pertsona guztientzako gutxieneko soldata duina bermatzea.
• Igandeetako eta Gabonetako egun berezietako plus espezifikoa sortzea.
• Lizentziak hobetzea, lana eta familia bateragarri egiteko.
• Soldatak KPItik gora igotzea.
• Urteko lanaldia nabarmen murriztea.
Negoziazio mahaiaren blokeo egoera honen aurrean, ELA, LAB eta UGT sindikatuok batasun sindikalari eta mobilizazioari dei egiten diegu. Borroka da AEGAk bere jarrera alda dezan eta negoziazioa desegin dezan balio duen tresna bakarra.