Aernnovako langileek mobilizazioak hasiko dituzte

2015/11/13
Aernnovako langileek mobilizazioak hasiko dituzte
Langileen Batzordearen esanetan "enpresa honek lana badu; ez dauka egoera ekonomiko txarrik, eta bere azpijokoak, non zer egiten duen erabakitzerakoan, gero eta ageriagoan ari dira geratzen". Datorren 21erako manifestazioa deitu dute Gasteizen "guztiok pairatu baitugu Aernnovaren eta kapital publikoa arduragabe kudeatu dutenen iruzurra".

Aernnovako Langileen Batzordearen oharra:

Negozioa oso ondo doa. Aberastu egiten dira, eta bitartean plantillaren zati handi bat kaleratu nahi dute; honela iseka egiten diete bere hazkundea erraztu zuten administrazioei. Iruzurra nori egin topatu dute.

Laburbilduz, hauek dira Arabako Arennova Aeroestructuras, inongo konplexurik gabe, iragarri berri dituen mugimenduak: Berantevilla lan zentroan 133 langile kaleratuko dituzte, nonbait, hedabideetan esan dutenez, garestiak garelako. Dena den zenbakiak puztu egiten dituzte esaterakoan: muntaiako profesioanalaren bataz besteko soldata 30.546 eurotakoa da. Plantillaren bataz bestekoa 25.658 eurokoa da egiazki (ez ditugu eskura zuzendaritzak berak hitzarmenetik baztertzen dituen pertsonen datuak).

Hala ere, gizarteari sinetsarazi nahi diote erantzukizuna geurea dela, langileona, eta halaxe saltzen dute hedabideetan 3.000 euro baino gehiago kostatzen diren iragarkien bidez.

Gandasegi jaunak ez du konplexurik agertzen beste erkidego bateko agintariarekin argazkian irteteko, orain hantxe erraztuko baitiote lursailak topatzea, kontratuak, formakuntza eta behar duen oro bere aberastasun propioa hobesteko. Halaxe egin zuten lehen ere gai publikoa kudeatzen aritu zirenak. Proposatu ere egin zuten Industria Sailburua izateko. Berantevillako lantegia inauguratu zuten ez bere irekiera datan, baizik eta duela 4 urte, hauteskunde orokorraren kanpaina haseran. Lehendakariak, duela urtebete, Mexikoko plantako negozioaren martxa ona goraipatzen zuen. Baina, non daude gaur guzti horiek? Jakin badakigu gogaitu egiten direla hauen lotsagabekeria ikustean. Baina nola ekidin hainbesteko iseka, beraiek izan badira erraztu dutena?

Gandasegi jauna mespretxu handiz ari da egoera tamalgarri hau kudeatzen: Larunbatean, Arabako langileok gehiegi kobratzen dugula esanez eta zenbakiak lodituz. Eta segidan, iragarriaz Toledon sortuko duela hemen suntsitzen den lanpostu kopuru berdina. Hau da enpresa jabe eredugarria gure administrazioarentzat?

Eurek kudeatu duten diru publikoak honetarako balio behar du?

Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, zer egingo dute hemendik aurrera?

Ez dugu etsiko; ez gara geldirik egongo, langabeen kopurua handitzeko asmo hau behin betirako baztertu arte. Enplegua Erregulatzeko espedientea mahai gainean dago, eta gizartean, politikan zein administrazioan arbuiatzea eragingo dugu. Enpresa honek lana badu; ez dauka egoera ekonomiko txarrik, eta bere azpijokoak, non zer egiten duen erabakitzerakoan, gero eta ageriagoan ari dira geratzen.

Datozen egunetan administrazioekiko harremanetan jarraituko dugu. Mobilizatzen hasiko gara, eta larunbatean, azaroak 21, manifestazio bat deituko dugu; gizarte guztia gonbidatuko dugu parte har dezan, guztiok pairatu baitugu Aernnovaren eta kapital publikoa arduragabe kudeatu dutenen iruzurra.