Agerikoa da Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaile zerbitzuan dagoen langile falta
“Behin baino gehiagotan salatu dugu eremu ezberdinetan, eta oraingoan berriz ere exijitu nahi diogu Bizkaiko Foru Aldundiari lanpostu guztiak langile profesionalez eta egonkorrez betetzeko. Hurrengo enplegu publikorako eskaintzan bete gabeko lanpostu guztiak eskaini ditzala eskatzen dugu, behin-behinekotasun estrukturalarekin bukatzeko eta lanpostu eta langile hauek egonkortzeko. Instituzioek suhiltzaile zerbitzu publikoa bermatu behar dute bere osotasunean. Zerbitzu hau administrazioan guztiz barneratuta behar du, langile profesionalekin, denbora osoan eta lan baldintza duinetan lan egiten duten langileekin”, amaitzen du Oiangurenek.
Bukatzeko, ELAk suhiltzaile, basozain eta beste hainbat langilek egun hauetan suaren aurka Berangon, Sopelan eta beste hainbat herritan egin duten lana aldarrikatu nahi du. Profesionaltasun osoarekin egin dute lan, langileak faltan eta zerbitzuz kanpo egonda ere, herritarron segurtasunerako eta salbamendurako eskubidea bermatuz.