Aginte publikotik hurbil dagoen jendearentzat enpresak sortuz jarraitzen du Nafarroako Gobernuak

2009/05/13
ELAk Nafarroako Gobernuak enpresa pribatuak sortzen jarraitzen duela salatu du. Izaera eta jardun pribatuko enpresa horiek diru publikoz sortu dira eta administrazioak egin beharreko lanak eta betekizunak dituzte.

Era horretako enpresak sortuz kargu publikoentzako eta aginte politikotik hurbil dagoen jendearentzako tokia egiten da. Administrazio-kontseiluetan eta gainerako ardura-postuetan aritzeko, Administrazioaren inolako kontrolik pasatu gabe, sortzen direla enpresa hauek kritikatu du ELAk.

 

Irakurri txostena