Gure alternatibak, martxan!

2015/10/22
Gure alternatibak, martxan!
Abian da Alternatiben Herria, Euskal Herrian gaur egun maneiatzen diren alternatibak plazaratzea helburu duen ekimena, beti ere oraingoa ez bezalako eredu bat –soziala, ekonomikoa eta politikoa– lortzeari begira. Izan ere, gure oraingo sistema erabat bidegabea da –bakan batzuek ia dena daukate, eta beste askok ez dute ia ezer–; eta gainera, jasanezina, planetaren baliabideak gero eta urriagoak baitira

Lehenengo eta behin, ongi etorriko ekitaldia izan da 10:00etan karpa nagusian, Bilboko Areatzan. Orduan hasi eta gauerdira arte 100dik gora jarduera daude jasota programan: hitzaldiak, mahai-inguruak, zineforumak, dokumentalak, tailerrak, erakustaldiak, azokak, kalejirak, musika, umeentzako jolasak… Programa zabal bat, hilabete askoren lanaren emaitza, non 150etik gora gizarte-antolakundek parte hartu duten. Euskal Herri osoko milaka pertsonak hainbat hilabetetan egindako lanaz frogatu nahi da mundua bestelakoa izan daitekeela: zuzenagoa eta solidarioagoa.

Ekitaldiz beteriko eguna

Alternatiben Herria jardunaldiaren bihotza Areatzan dago, hor daude karpa nagusia eta gaikako karpak. Gainera, beste lau esparru edo “auzo” daude, azokak erakusteko; eta ekimenean parte hartzen duten elkarteen eta gizarte-mugimenduen lokal ugari. Ahaztu gabe, jakina, kalean eskainiko diren jarduerak, besteak beste, txirrindularien martxa, lorazaintza ekologikoko tailerrak Areatzan, mintza-poteoa Plaza Barrian –euskaraz aritzeko ekimena–, bisita gidatuak arkitekto aktibisten talde baten kontura, eta kalea girotzeko ikuskizun ugariak.

Horrez gain, Alternatiben Herria aukera paregabea da ondo pasatzeko. Bilboko erdialde osoan kalejirak, txosnak, musika, umeentzako jolasak… izango dira. Azken ekitaldia 19:30etan hasiko da karpa nagusian, baina gorputzak etsi arte eguna luzatu nahi duenarentzat erromeria bat izango da, Kaxianoren Alabak-en eskutik, eta beste hainbat ustekabe.

ELAren parte hartze handia

ELAk zuzenean hartuko du parte jarduera askotan egun osoan zehar. Goizeko 10:30etan idazkari nagusi Adolfo Muñozek mahai-inguru batean parte hartuko du, LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaiderekin batera, goiburu honen pean: “Hemen lan eta bizi. Berton erabaki / Trabajar y vivir aquí. Decidir aquí”. Mahai-ingurua Bilborock-en izango da.

Esperientzia Gelak” delako lokalean, Zazpi Kaleetan, 17:00etan, Laura Gonzalez de Txabarri, ELAko Nazioarteko Arloko arduraduna, dinamizatzaile arituko da mahai-inguru batean. Gaia hauxe da: “Europa soziala eta herrietakoa, nazioarteko itunen mehatxupean”. Mahai-inguruan, ELAko eta LABeko sindikalistekin batera, Frantziako ATTACeko kideek eta Latinamerikako Multinazionalen Behatokikoek hartuko dute parte. Ordubete beranduago, 18:00etan, auzoEKOnomia delako karpan Joseba Villarrealek beste mahai-inguru batean jardungo du, prekarietatearen gainean, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuetako ordezkariekin batera.

Gainera, egun osoan zehar, ELAk eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak stand bana izango dute Arragoa izeneko karpan eta auzoEKOnomia karpan, hurrenez hurren.

Egun