AHT-ren inguruan Barne Sailak emandako aginduak salatu ditu ELAk

2009/03/10
ELAk aditzera eman duenez, oso larritzat jotzen ditu, eta beraz argitu beharrekoak, Barne Sailak Abiadura Handiko Trenaren gaian emandako aginduak.

Onartezina da azpiegitura honen inguruan  edozein ekimena dela eta terrorismo delitupean jartzeko eta Auzitegi Nazionalera diligentziak bidaltzeko aginduak ematea. Aginduen xehetasunak argitaratu ditu Berriak gaurko alean.

Erabaki hauen atzean AHTren aurkakoak diren zilegizko jarrerak kriminalizatzeko bultzada eta agindu politikoa frogatu da eta hori guztiz salagarria da ELAren iritziz. Kosta ala kosta eztabaida sozialik gabe  egin nahi izatea azpiegitura hori gutxi ez balitz,  AHTren inguruko edozein ekimena zigortze bidean jartzea oso larria da. Esanguratsua da bestalde agindu hauek idatziz ematea. Zer nolako  inpunitatearekin jokatzen duten hau egin dutenek argi islatzen da.

Guzti honen aurrean ELAk zera exijitzen du:

1. Ertzaintzaren erabilera honekin bukatzea. Ertzaintza erabili egiten da interes alderdikoiak babesteko eta AHTren inguruan egin daitezken ekimenak, guztiz demokratikoak badira ere, auzipean jartzeko.

2. ELAK, jarrera eta agindu hauek arbuiatzeaz gain,  Barne Saileko erabaki hauetan ardura izan duten guztioi erantzukizunak ezartzea exijitzen du, baldin eta demokraziari eta gizarteari gutxieneko begirunea bazaio.

3. Bederen dei egiten die alderdi politikoetako arduradun nagusienei  gai honen  aurrean bere jarrera eta balorazioa ager dezaten, honelako agindu eta jokaerekin bat datozen ala ez jakiteak  gizarte osoaren eskubidea baita.