AHTaren proiektua diru gehiago xahutzen ari dela salatu du ELAk
Atzo Bilbon egin zen Abiadura Handiko Trenaren inguruko jardunaldian eman ziren euskal hiriburuen artean AHTren bidaiek izango dituen iraupenen harira piztu den polemikaren aurrean, ELAk ondorengoa salatzen du:
AHTren inguruan azken asteetan administrazio ezberdinetatik datozen informazio kontrajarriek, aldiro aldatzen diren epe eta iraupenek, proiektu hau herritarrei adarjotze izugarri bat dela erakusten dute. Inongo zalantzarik ez dago ordea aurrekontuak egiterakoan, urtea joan eta urtea etorri, AHTn geroz eta diru gehiago xahutzen dela, ondorioz zerbitzu publikoetan eta abagune honetan hain beharrezkoak diren prestazio sozialetan egiten dituzten murrizketak ukatzen diren bitartean.
AHTaren onurak saldu nahi dituztenean, proiektu garrantzitsu eta atzeraezineko bezala definitzen dute, baina argi geratu dira dituen hutsune guztiak: ez dago hiriburuetara sarrerarik zehaztuta, ez dakite noiz bukatuko den, hirien arteko iraupenak zeintzuk izango diren, ez eta zein tren mota erabiliko diren ere. Guzti hau ezagutzen dugun bitartean, Eusko Jaurlaritza beste alde batera begiratzen ari da jarrera onartezinarekin, beraiek emandako informazioa zuzena eta behin betikoa dela esanez, inolako azalpenik eman gabe. Begiak itxi eta kosta ala kosta aurrera egin nahian.