Aianox enpresako hitzarmenak lan-erreformaren alderdirik gogorrenak saihestu ditu

2013/05/15
Orain arte lan-baldintzak enpresa-itun baten bidez erregulatzen ziren, eta itun hori Arabako Metal Hitzarmenarekin zegoen lotuta. Baina, enpresa-hitzarmen berriari esker langileek blindatu ahal izan dituzte beren eskubideak lan-erreformaren alderdirik kaltegarrienak mugatuz.

Hitzarmenak 3 urteko indarraldia izango du, soldata-igoerak lehenengo urtean %1ekoak izango dira, eta %1,25ekoak hurrengoetan, eta ez dago eskubideak galtzea dakarren neurri atzerakoirik.

Arabako Metal Hitzarmenean jasota dagoen aurrera-eraginaren mugak baldintzapean izan du negoziazioa hasieratik, enpresa-itunaren amaiera-eguna uztailaren 7a baitzen. Horregatik plantillak 3 greba-egun eta greba mugagabea egiteko deialdia egin behar izan du.

Baina, azkenean, bertan behera geratu dira greba-deialdiak, joan den asteko batzar orokorrean hitzarmenaren testua onartu baitzen.

ELA sindikatutik oso ontzat jotzen dugu lorturiko akordioa, zeren horrela —“erreformaren aurkako klausulak” dituen enpresa-hitzarmen baten bidez— beste enpresa batek lan-erreformatik blindatzea lortu baitu. Hori dela-eta, bultzatu egiten ditugu eskualdeko gainerako enpresak bide beretik joatera, eta lan-baldintzak finkatu eta hobetzera. 

Aianox, S.A. Aiara Haraneko Murga udalerrian dago, eta duen jarduera askotariko gaien, baina batik bat altzairu herdoilgaitzaren galdaketa, mekanizazioa eta transformazioa da. 95 langile inguru ditu jardunean, eta bertako batzordean ELAko 2 ordezkari daude, LABeko 1, eta USOko 1.