Aita Menni enpresako osasun mentaleko zein Etxetekeko langileek elkarreratzea egin dute negoziazioa desblokeatu dadin eskatzeko

Aita Menni taldeak eskaintzen dituen zerbitzuak publikoak dira. Zehazki, Aita Menni ospitalak eta taldea osatzen duten zentroek Gipuzkoako osasun mentalaren sarea kudeatzen dute; ospitaleko unitateen %80k kontzertazioak ditu Jaularitzako Osasun Sailarekin eta EAEko Foru Aldundiekin. Hau da, Osakidetzak eskaintzen ez duen zerbitzua eskaintzen du Aita Mennik azpikontratazioaren bidez. Bada, bertako langileek duela 4 urte hasi zuten hitzarmena berritzeko borroka. Dagoeneko 28 greba egun egin dituzte, eta greba dinamikekin jarraitzea aurreikusten dute, negoziazioak blokeatuta segitzen duelako.
Etxetekek, bestetik, zerbitzua eskaintzen die desgaitasuna eta mendekotasuna duten pertsonei; laguntza produktuen orientazioa, mantentzea eta horiek lortzearen inguruko zerbitzua. Apirilaren 25ean hasi zuten greba, eta gaur hamabosgarren greba eguna dute, hitzarmen propioa lortzeko.
Aita Mennisko zuzendaritzaren jarreraz gain, ELAk irmoki salatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak zein Jaularitzako Osasun Sailarenak: beste alde batera begiratzen baitute, zerbitzuak azpikontratatuta izan arren, eta ondorioz, azken erantzulea eurek izan arren.
Horregatik guztiagatik, bi gatazkak batu eta Aita Menniri negoziaziorako deia egiten diete langileek, eta erakunde publikoei erantzunkizuna onartu, eta gatazka bideratzeko ahalegina egin dezaten eskatzen diete.