Aita Menniko langileek greba-txanda berria hasi dute lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat lortzeko

2021/12/17
Aita Menniko langileek beste greba-txanda bat hasi zuten abenduak 16an, larunbata arte luzatuko dena. Guztira, langileek 11 greba-egun egin dituzte azken urteotan, beren lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat lortzeko. Langileek elkarretaratzea egin zuten atzo, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, enpresako zuzendaritzaren jarrera salatzeko. Izan ere, zuzendaritzak gutxieneko zerbitzuei buruzko dekretuan jasotzen ez diren funtzioak egitera behartzen ditu langileak, grebarako eskubidea erabat urratuz. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari gatazkan esku hartzeko eskatu diote, langileen lan-baldintzak hobetzeko. Bide beretik, bilera eskatu zioten.

ELAk negoziatzeko borondatea berretsi du, nahiz eta enpresak etengabe oztopoak jarri. Horrela, zuzendaritzak bere kabuz soldata igoera batzuk aplikatu zizkien langileei grebarako deialdia egin ondoren. Erabat urriak diren igoera horiek langileen erosteko ahalmenaren galera nabarmena dakarten arren, enpresak unitateetan batzarrak egitea erabaki zuen, beren burua justifikatzeko eta langileak desmobilizatzeko.