ANKERKERIA STOP

Aitor Zelaia eta Galder Barbadorekin elkartasuna

2023/09/28
Larunbatean, irailaren 30ean, bi gazteei babesa adierazteko manifestazioa deitu dute Gasteizen.

Egun gutxi barru, Aitor Zelaia eta Galder Barbado kartzelan sartuko dira, 4 urteko tortura psikologiko honen ostean, epaiketa partzial baten ostean, militantzia politikoaren kriminalizazioaren lelopean. Ez dugu onartuko, eta ELAtik ere babes osoa helarazi nahi diegu bi gazte arabarrei zein haien senido eta lagunei.

Hori dela eta, irailaren 30ean Gasteizko kaleak hartuko ditugu. Arratsaldeko 18:30etan Artiumetik aterako den manifestaziora gonbidatzen zaituztegu.