Akordio berriak Bizkaiko kontserba eta gazitzaileen sektorean

2006/09/27
Conservas Salica eta Ormaza enpresetan lortutako akordioei esker, langileek amaitutzat eman dute uztailaren 17an hasi zuten greba mugagabea. ELAk lortutako akordioek CCOO eta UGT sindikatuek gutxiengoan eta Cebek eta Norpesco patronalek lortu zuten eraginkortasun mugatuko akordioen lan baldintzak nabarmen hobetzen dituzte.

Bi enpresetan lortutako akordioek argi uzten dute langileen gibeletik gutxiengoan lortutako akordioek ez dutela ibilbiderik negoziazio kolektiboan. Conservas Salica eta Ormaza enpresek kontserba eta gazitzaileen sektoreko langileen %70 biltzen dituzte. ELAk bi enpresa horietako langileak zoriondu nahi ditu, gatazka luze honetan erakutsi duten jarrerarengatik. Asko gelditzen da oraindik egiteko, baina akordio kontserba eta gazitzaileen sektoreko baldintzak duintzeko urrats bat da.