Akordio bikaina Arcelorrek Agurainen duen lantokian

2007/06/11
Arcelorrek Agurainen (Araba) duen lantokiko Enpresa Batzordeak bertan behera utzi du maiatzaren 26an hasitako greba mugagabea. Izan ere, akordioa lortu dute Enpresa Batzordeak eta zuzendaritzak. Akordioak hiru urtetako iraupena du, eta soldatetan hobekuntza nabarmena (KPI+%2,3) eta lanaldiaren murrizketa (urtean 1672 ordu, egun baino 16 ordu gutxiago) jasotzen du, besteak beste.

ELAk oso balorazio baikorra egiten du lortutako akordioaren inguruan. Gainera, sindikatu honek azpimarratu nahi du soilik langileen mobilizazioari esker posible izan dela posible akordioa lortzea. Esaterako, oso garrantzitsua izan da langile guztiek bat egin izana greba mugagabea deialdiarekin.