Akordio txarra Tubos Reunidosen

2006/03/16

ELAk UGT, CCOO eta VTR sindikatuek Tubos Reunidos enpresaren zuzendaritzarekin lortu duten akordioaren aurka bozkatuko du. ELA-Metalaren ustez, akordioa txarra da. Izan ere, behin-behinekotasunean dauden langileentzako soldata maila baxuagoak onartzen ditu. Gainera, laneko malgutasuna handitu eta ebentualtasuna handitzen du.