Akordioa Adunako Unipapel enpresan
2014/02/06
Gaur eguerdian akordiora lortu dute Adunako Unipapeleko enpresa-batzordeak eta zuzendaritzak. Ondoren langileen batzarra egin da eta greba bertan behera uztea erabaki da. Akordioak jasotzen duenez, ez da produkzioa beste lantegi batetara eramango, eta bidegarritasun planaren azterketari ekingo zaio datozen hilabeteetan.
Gainera, ez da inor kaleratuko eta urte eta erdiko epean enpresak ez ditu soldatak jaitsiko. Langileek greba bertan behera utzi ondoren bihar bertan hasiko dira lanean.