Akordioa Amurrioko polikiroldegian

2016/11/04
Amurrioko Bañueta kiroldegiko langileek, Kirolzer enpresakoek, 19 greba egun ondoren, euren lan baldintzak hobetzeko enpresarekin akordio bat lortu dute.

Akordio honek, lan hitzarmena bat emaitza bezala izan du, honako hau jasotzen du: 3 urteko indarraldia, Kpi, Kpi + 1, %2ko garantiarekin eta Kpi + 1, %2ko garantiarekin, hurrenez hurren , 30 orduko lanaldi murrizketa, 2010 tik izoztutako antzinatasunaren  berreskurapena, iarduetarako plusa, garraio plusa eta deialdi plusa sorrera, anti-erreforma klausulak subrogazioa, etb.

Langileen batzordearen esanetan -ELA bakarrik du ordezkaritza- " akordioa lortzeko Amurrioko udalak gatazkan bitartekari lana egitea ezinbestekoa zen. Lehenago egin behar zuela pentsatzen dugu eta greba alferrik ez luzatzea, kiroldegiko erabiltzaileei eragozpenak sortzen".