Akordioa Arkeman

2007/05/13
36 egunetako grebaren ondoren akordioa lortu dute Arkemako lan batzordeak eta zuzendaritzak. Akordio honen bitartez beste lantegi batetara pasako diren 11 langileek orain arte zituzten soldata eta lan baldintzak mantenduko dituzte. Era berean, 2016ra bitartean ez da kaleratzerik emango eta urte horretan 11 langileak Arkemara itzuli ahal izango dute.

Jakina denez, Arkemak Zaramilloko lantegiaren zati bat saldu dio Kamira multinazional finlandiarrari, eta 11 langileen lan baldintzak kolokan zeuden salerosketa honen ondorioz.

ELAk irakurketa baikorra egiten du lortutako akordioaren inguruan. Izan ere, akordioa lortu baldin bada Arkemako gainontzeko langileen elkartasun grebari esker izan da.