Akordioa Bizkaiko larru eta oinetakoen merkataritzan

2006/12/15
ELAk akordioa lortu du Bizkaiko larru eta oinetakoen merkataritzaren alorrean. ELAren ustez, oso garrantzitsua da lortutako akordioa, eta merkataritzaren alorreko langileek buruturiko hiru greba egunen ondorio dela azpimarratzen du. Soldata igoerak oso garrantzitsuak dira, eta sektore honetako lan baldintzak hobetzeko urrats garrantzitsu bat dira.

ELAren ustez, akordio honek balio dezake egun blokeatuta dauden hainbat akordio desblokeatzeko. Akordioak honako soldata igoerak jasotzen ditu: 2005: kpi + 1,35; 2006: kpi + 1,35; 2007: kpi + 1,35). Gainera, lanaldiaren 3 orduko murrizketa dakar.