AKORDIOA BIZKAIKO OSTALARITZAKO HITZARMENEAN

2003/11/19

ELAko egoitzan bildu zen Bizkaiko ostalaritzako sektoreko mahaiak hitzarmena sinatzeko akordiora iritsi da. 9.000 langilerengan eragina dauka hitzarmen honek.

Hitzarmenak hiru urteko iraupena dauka (2002, 2003 eta 2004), KPI +1eko soldata igoerarekin hitzarmena irauten duen hiru urteetarako. 2004. Urtean urteko lanorduak 16 gutxiago izango dira eta 8 gutxiago 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera. Kolektibitateen laguntzaile/monitoreen maila igoera onartu da, 4. Kategoriara pasako direlarik. Dietisten maila 3.a izango da. Lizentzietako batzuetan hobekuntzak lortu dira.

Hitzarmen honen balorazio positiboa egiten dugu ELAtik (sektoreko sindikatu nagusia). Beraz denborak arrazoia eman digu, ezin daitekeelako patronalak mahaian jartzen duen lehenengo gauza sinatu. Hitzarmenak landu behar dira akordio egokiak lortu ahal izateko. Beste batzuk bitartean difamatzea, iraintzea eta patronalaren morroi izatea dute helburu, adibiderik nabarmenena Gipuzkoako ostalaritzan dago: Fidalgoren sindikatuak adegirekin sinatu du hitzarmena ordezkaritzaren %12arekin. Gipuzkoan minorian sinatutako akordioa, Bizkaikoaren azpitik dago nabarmenki.