Akordioa CIE Legazpin

2022/11/02
CIE Legazpiko (Gipuzkoa) enpresa batzordeak (ELA, LAB eta UGT) akordio bat lortu du, gutxienez 200 langilez osatutako plantilla propioa izateko, kontratazio berriak egiteko eta errelebo kontratua aplikatzeko. Akordioa irailean egindako hiru eguneko grebaren ondoren iritsi da, eta azaroaren 2tik aurrera greba mugagabea iragarri ondoren. Akordioaren bidez, azken urteetako etengabeko enplegu galera irauli eta kalitatezko enplegu egonkorra sortu nahi da, batez ere, Legazpiko lantegian azken urteetan egindako inbertsioak kontuan hartuta.

Gaur, azaroaren 2an, langileek akordio hori berretsi dute asanblean. Hauek dira akordioak jasotzen dituen edukiak:

  • Enpresak errelebo kontratua aplikatuko die langile guztiei 2025eko abenduaren 31ra arte, beharrezkoak diren legezko baldintzak betetzen badituzte.
  • Gutxienez 200 langile propio izango ditu enpresak. Akordio horrek 2025eko abenduaren 31ra arteko indarraldia du.
  • Enpresako zuzendaritzak gutxienez lau pertsona gehiago kontratatuko ditu 2023 amaitu baino lehen.

CIE Legazpi automobilgintzaren sektoreko enpresa bat da.