Akordioa elikadura-merkataritzaren alorrean

2008/12/04
Bizkaiko elikadura-merkataritza alorreko mahai negoziatzaileko ELA, LAB eta UGT sindikatuek aurre-akordioa lortu dute azken unean eta abenduaren 5, 22,23 eta 24rako deituta zuten greba bertan behera uztea erabaki dute.

Mahai negoziatzailean %48ko ordezkaritza duen ELAk positibotzat jo aurre-akordioa. Dena den, ELAren esanetan hobea izan zitekeen gainontzeko sindikatuek bilera aurretik greba mantendu izan balute.

Akordioak 2008rako %5,55ko soldata igoera eta datorren urterako KPI gehi %1,35 jasotzen ditu. Bestalde lan-ordutegia sei ordutan murriztuko da bi urteotan eta oporrak egun batean luzatuko dira.

Abenduaren 24 eta 31an supermerkatuak arratsaldeko hiruretan itxiko dira eta hipermerkatuak seietan.