Akordioa Elorrioko San Eloy enpresan

2013/07/03
Elorrioko San Eloy enpresa, zuzendaritza eskaseko beste adibide bat da; eta, beti bezala, egoeraren jasaileak eta petxeroak lantegiko langileak dira. ELA uneoro agertu da San Eloyko langileen interesen eta baldintzen alde, eta orain batzarrean harturiko erabakiak onartzen ditu.

Elorrioko San Eloy enpresa, zuzendaritza eskaseko beste adibide bat da; eta, beti bezala, egoeraren jasaileak eta petxeroak lantegiko langileak dira. ELA sindikatua uneoro agertu da San Eloyko langileen interesen eta baldintzen alde, eta orain batzarrean harturiko erabakiak onartzen ditu. Azken inbertsiogilearen eskaintza ikusita, 90etik gora langilek berretsi dute akordioa, horrela bermatuko da laneratu beharreko pertsonen etorkizuna. Era berean, oraingoz lan-poltsan geratzen diren pertsonei laneratzeko aukera bermatu zaie; izan ere, borondatez proiektu berrian parte hartu nahi izan ez dutenei, eta hala adierazi badute, lan-poltsan geratzeko aukera ematen zaie, geroko lanpostu batera aurkeztu ahal izateko.

Plantillaren kopurua handituko da laster batean, AUDIrekin lortu den akordioari esker, lan-karga dezente ekarriko baitu. Enpresa berria abuztuaren erdialdera abiatuko da.

Hori guztia langileen ordezkarien negoziazioen emaitza da. LAB saiatu da negoziazioa gidatzen, eta horretarako ez du zalantzarik egin datu erabakigarriak ezkutatzen eta beste sindikatuak baztertzen. Horrelako jardunbideak ez du utzi negoziazioak egokiro eramaten, eta ondorioak larriak izan zitekeen.