Akordioa Erandioko Loramendi zahar egoitzan

2006/11/22
Erandioko Loramendi zahar egoitzako enpresa batzordeak akordioa lortu du egoitza kudeatzen duen Grupo Sanitasekin. Akordioa lortu ostean, amaituta gelditzen da irailean hasitako greba mugagabea. Lortutako akordioari esker nabarmen hobetuko dira langileen lan baldintzak, soldatak, baimenak eta oporrak bezalako gaietan.

Enpresa batzordea bost kidez osatuta dago, eta ELAk lau ordezkari ditu. Sindikatu honek oso irakurketa baikorra egiten du lortutako akordioaren inguruan.