Akordioa eskola jangeletako auzian
Lehenik eta behin, LAB, ELA eta UGT sindikatuok, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketapeko eskoletako jantokietan borrokan dauden langileen ordezkapenean patronalak negoziazio prozesuan emaniko blokeoaren salatu dute.
Akordioaren edukiak termino orokorretan ondorengoak dira:
- Zerbitzua hobetzeko 18 ordu langile guztientzat eta ohiko jardunaren baitan
- Formaziorako 6 ordu langile guztientzat eta ohiko jardunaren baitan.
- Urteko lan jarduna lan jardun partzialetara egokitzeko formularen aldaketa, luzapen aldia ezabatuz eta taula orokorren bidez, kurtso bukaeran norbanako erregularizatzea eginda. Honela langileek hileko soldata modu argian ezagutuko dute.
- 6 ikasturtetarako indarraldia, alegia, gatazkan aritu garen hiruak eta datozen hiru (13/14era arte)
- Soldatari dagokionez:
- 08/09 : 3,7
- 09/10 : 1,97
- 10/11 : 95%
- 11/12 : 95,83%
- 12/13 : 96,66%
- 13/14 : 97,5%
- Medikutara joateko denbora 12 ordutara egokitzea
Sindikatuen iritziz, akordio hau, beraz, bere emaitzak eman dituen borroka luze eta gogor baten testuinguruaren baitan kokatua behar da, mota guztietako salaketa eta eraso jasan arren. Lau aste jarraian greban beharrezkoak izan dira, lehendik generamatzan 16 egunez gain, gatazka hasi zenetik, duela hiru ikasturte. Orotara 35 greba egun, patronalaren inmobilismoa eta Eusko Jaurlaritzaren babesa 1060 egunetan.
Lortutakoari buruzko oso irakurketa positiboa egiten dute. Horrez gain eduki horiek dira. Izan ere, zerbitzuaren hobekuntza eta kolektibo honek egiten duen heziketa lanaren errekonozimendua eta ekiparazioari begirako jauzi garrantzitsu bat, diskriminazioarekin bukatzeko bidean eman da
Beste behin, borroka egiteak duen balioa azpimarratu nahi izan dute. “Gu guztiok desaktibatzen saiatu dira, enpresak, Eusko Jaurlaritza, familia batzuk, hedabide batzuk. Gure borroka gutxiesten saiatu dira baina orain, nahi duena badakien eta hori lortu arte borroka egiten duen kolektibo borrokalari batek merezi duen miresmena eman beharko digute”.