Akordioa Gasteizko Detesa enpresan

Automobilgintzarako estanpazioan diharduen 55 langileko Detesa enpresak lehen aldiz izango du Hitzarmen Kolektiboa 2022, 2023 eta 2024 urteetarako; orain arte enpresa akordioen bidez gidatzen baitziren. Orobat, hitzarmen horren bidez hobekuntza nabariak lortu dira, hala nola, 1.735 orduko lanalditik 1.724 ordura igaroko dira, soldata igoera lineal kontsolidatuak hitzarmenaren iraunaldi guztirako, zehazki, 1.200 € dira lehen urtean, 1.000 € bigarrenean eta 600 € azkenean, eta, baita inaplikazio klausula ere.
ELAK prozesuaren balorazioa positiboa egiten du, izan ere, behin-behineko langileen portzentaia oso handia zen enpresan, eta hala ere, grebalariek duintasunez erantzun dute, plantilla osoaren lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen kolektiboa erdietsiz. Babes hori ezean, nekezagoa litzateke emaitza.